Stop Motion, elkarren segidan jarritako irudien serieak erabiliaz, objetu geldien mugimendua irudikatzean datzan animazio teknika bat da. Stop Motion-en kategorian ez dira sartzen, orokorrean, marrazki bizidunak eta ordenagailuz sortutakom animazioak. Horrela, Stop Motion-a edozein objetu sendo, edo moldakorren mugimendu bizidunak sortzeko erabiltzen da. Jostailuak, eraikuntzak sortzeko blokeak, panpin artikulatuak, edo plastilinaz sortutako pertsonaiak erabiltzen dira besteak beste Stop Motion-ak egiteko.
Esan dezakegu animazioaren erarik garbiena dela, mugimendua fotogramaz-fotograma sortzen baita; panpina edo objetua eskuekin manipulatuz progresiboki.
Aurtengo 2012-13 ikasturte honetan DBH1-eko ikasleek teknika hau landu dute:
- Hasteko ikasleek taldetan banaturik irudikatu behar dutena pentsatu eta asmatu dute.
- Ondoren eszenatokia eta pertsonaiak sortu dituzte.
- Argazkiz-argazki, animazioa aurrera eraman dute. Talde bakoitzak 250-350 argazki inguru egin behar izan ditu Stop Motion-a osatzeko.
- Argazkiak ordenagailura pasa dituzte, eta bideoa editatzeko programa baten bidez (Windows live movie maker) filmaren montajea egin dute.
klik hemen |