jueves, 20 de junio de 2013

DBH1 -- "STOP MOTION" PLASTILINAREKIN-----

Zer da "Stop Motion"?

Stop Motion, elkarren segidan jarritako irudien serieak erabiliaz, objetu geldien mugimendua irudikatzean datzan animazio teknika bat da. Stop Motion-en kategorian ez dira sartzen, orokorrean, marrazki bizidunak eta ordenagailuz sortutakom animazioak. Horrela, Stop Motion-a edozein objetu sendo, edo moldakorren mugimendu bizidunak sortzeko erabiltzen da. Jostailuak, eraikuntzak sortzeko blokeak, panpin artikulatuak, edo plastilinaz sortutako pertsonaiak erabiltzen dira besteak beste Stop Motion-ak egiteko.

Esan dezakegu animazioaren erarik garbiena dela, mugimendua fotogramaz-fotograma sortzen baita; panpina edo objetua eskuekin manipulatuz progresiboki.
 


Aurtengo 2012-13 ikasturte honetan DBH1-eko ikasleek teknika hau landu dute:
  •  Hasteko ikasleek taldetan banaturik irudikatu behar dutena pentsatu eta asmatu dute.
  • Ondoren eszenatokia  eta pertsonaiak sortu dituzte.
  • Argazkiz-argazki, animazioa aurrera eraman dute. Talde bakoitzak 250-350 argazki inguru egin behar izan ditu Stop Motion-a osatzeko.
  • Argazkiak ordenagailura pasa dituzte, eta bideoa editatzeko programa baten bidez (Windows live movie maker) filmaren montajea egin dute.
HEMEN DITUZUE GURE DBH1-EKO ARTISTEK EGINDAKO LANAK. 

                                
klik hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario