MANGA MARRAZKETA

MANGA MARRAZKETA

Manga (jatorriz 漫画) komikia izendatzeko erabiltzen den japonierazko hitza da. Literalki, "marrazki xelebreak" edo "zirriborroak" esan nahi du; Japoniatik kanpo, komiki japoniarretaz aritzerakoan bakarrik erabiltzen da. Katsushika Hokusai ukiyo-earen egileak honela sortu zuen manga terminoa:informalaren (漫 man) eta marrazkiaren (画 gakanjiak batuta. Manga egilea mangaka izenez ezagutzen da, eta irakurle zaletua akiba-kei edo otaku izenez (azken hau erabiliagoa da, baina esanahi negatiboagoa du). Manga ukiyo-earen eta mendebaldeko marrazki estiloaren arteko nahasketa moduko batetik sortu zen, eta Bigarren Mundu Gerratik gerora hasi zen bihurtzen, pixkanaka-pixkanaka, gaur egun den fenomenoa.
Japonian argitaratzen diren manga guztietatik, zati txiki bat anime bilakatu ohi da. Azken hau, orokorrean, mangak arrakasta jakin bat lortzen duenean egiten da. Gainera, ohikoena mangatik animera istorioak aldaketa batzuk jasatea izaten da; komertzialagoa izan dadin edota telebista kateen erregulazio batzuk bete ditzaten.
Gaur egun, manga edo komiki japoniarra mundu osoko estilo ezagunena da eta herrialde horretako literatur merkatuaren zati oso handia hartzen du. Genero guztietako mangak argitaratzen dira eta publiko guztientzakoak, beste formatu batzuetarako moldaketak ere bultzatuz: marrazki bizidunen serieak edo animea, irudi errealeko filmak eta bideojokoak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario